“Zuk irakurri eta Ulibarrik saritu” liburu eta selfie lehiaketa.

Etxean egon beharrak liburuak irakurtzeko tarte polita eskaintzen digu,
seguru liburu interesgarriak eta entretenigarriak dituzula esku artean egunotan.
Horietatik zer liburu gomendatuko zenieke zure ikaskideei?


Xabier Benitok, lehiaketako irabazleak, honako liburua gomendatu du:Hemen bidaltzen dizuet neure selfia, irakurtzen ari naizen liburuarekin.
Liburua “Apaiz gerrillariaren ezkutalekua eta beste bederatzi istorio Euskal Herriko parajeetan” da eta Ander Izagirrek idatzi du.
Liburu hau gomendatzen dizuegu euskara ikasteko. B1 edo B2 mailako liburuak beti ipuinei buruzkoak dira (umeentzako ipuinak askotan),
baina liburu honek egiazko istorioak kontatzen ditu. Istorioak Euskal Herriko historiarekin erlazionatuta daude.
Espero dut liburua gustatzea.

dav