Langabezian dauden pertsonei %5eko deskontua egingo diegu ikastaroetan, matrikula egitean langabezian egotea egiaztatuz gero.
*Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute.
Egunean bost orduko ikastaro trinkoa eskainiko dugu urritik ekainera langabezian
daudenentzat, zerotik hasteko. Ulibarri Euskaltegiak doan eskaintzen duen ikastaroa
da.
2025-2026 ikasturtean gurekin aritutako ikasleek % 15eko deskontua izan dezakete 2026-2027 ikasturteko matrikulan.
Baldintzak:
-Uztailaren 31rako matrikula egitea 2. deialdia prestatzeko mintza ikastaroetan (B2 eta C1), eta ordainketa gauzatzea.
-Irailaren 15erako matrikula egitea urritik ekainerako ikastaroetan, eta ordainketaren 1. epea gauzatzea maila hauetako batean: B2, C1 edo C2.
*Deskontua 2. epean aplikatuko da.
**Etxebarritarrek Etxebarriko Udalak ezarritako baldintzak izango dituzte.
Eusko Jaurlaritzak EUSKARA BONUA aurkeztu du, euskara ikasteko aukera ematen duen doako eredu berri bat. Hasierako ordainketa bakar baten bidez, 120 eurokoa*, eta lau urte arteko epean, B1 maila prestatzeko aukera emango du.
*25-26 ikasturtean A1 edo A2 mailako dirulaguntza erabilita ikasleek EUSKARA BONUA doan izango dute.
Sistemak ez du ibilbide itxi bat planteatzen, aukera malgu bat baizik, non pertsona bakoitzak bere erritmoan egiten duen aurrera, baita maila/azpimaila bera errepikatuz ere.
Ikasleak duen abiapuntuaren arabera ordu-kreditu bat esleituko zaio, eta ikasleak dohainik izango ditu ordu-kreditu hori agortu arteko ikastaroetako ordu guztiak, bai halaber urtez urte hainbat ikastaro eginez B1 maila prestatzen hasteko aukera.
Aurrez aurreko ikastaroak zein autoikaskuntza egin ahalko ditu ikasleak. Hemen xehetasunak:
25-26AN DIRULAGUNTZA ERABILITA
ABIAPUNTUAK 26-27an | ORDU-KREDITUA | EPEMUGA | |
Aurrez aurre | Autoikaskuntza | ||
A0A0 edo A1A0 | 720 ordu | 1.675€/540 ordu | 2028-2029 |
A1A1 | 520 ordu | 1.125€/390 ordu | 2027-2028 |
A2A1 | 360 ordu | 750€/270 ordu | 2027-2028 |
A2A2 | 200 ordu | 375€/150 ordu | 2026-2027 |
LEHEN ALDIZ ESKATUTA
ABIAPUNTUAK 26-27an | ORDU-KREDITUA | EPEMUGA | |
Aurrez aurre | Autoikaskuntza | ||
A0A0 edo A1A0 | 720 ordu | 1.675€/540 ordu | 2029-2030 |
A1A1 | 520 ordu | 1.125€/390 ordu | 2028-2029 |
A2A1 | 360 ordu | 750€/270 ordu | 2027-2028 |
A2A2 | 200 ordu | 375€/150 ordu | 2026-2027 |
Euskaltegian maila bat gainditu dutenek edo HABEren egiaztatze-proben bidez titulua lortu dutenek HABEren ikasleentzako dirulaguntza deialdian parte hartzeko eskubidea izango dute, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta.
Halaber, 16-18 urte bitarteko gazteek dirulaguntza izango dute C1 maila helburu duen edozein ikastaro egiteko; horien araberako prezioak gure eskaintzan, ikastaroen atalean. Dirulaguntzen inguruko informazioa eta baldintzak: www.habe.euskadi.eus
Bilbon erroldatuta dagoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi homologaturen batean matrikula egin duen orok dauka aukera dirulaguntza eskatzeko.
Bilboko Udalaren dirulaguntzen baldintzak irakurtzeko sartu hemen.
Zenbait udalek dirulaguntzak ematen dituzte, esaterako, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Getxo, Leioa, Mungia, Santurtzi, Sopela eta Zalla.
Udalen laguntzak eskuratzeko baldintzak zein diren dagokion udalean galdetu beharko du ikasleak, eta aurkeztu beharreko agiria bulegoan prestatuko diogu.
HABEk eta Lanbidek akordioa sinatu dute, eta horren bitartez diruz lagunduko dituzte hainbat euskara-ikastaro. Ikastaroa ordaintzetik salbuesten duen fitxa lortzeko, www.lanbide.euskadi.eus web-orrira sartu, prestakuntza atalera. Pantailan bertan agertuko da HABEko ikastaroetarako esteka.
Ikasleak euskaltegian entregatu beharko du helarazi dioten inskripzio-orria. Orri hori aurkeztuta, ikastaroa ordaintzetik salbuetsita geratuko da ikaslea, eta Lanbidek prestakuntza-ordutzat kontabilizatuko ditu ikastaroko orduak.