Eskolaz kanpoko euskara-eskolak
Ikasleentzako ikastaro homologatuak
16 urtetik gorako ikasleei zuzendutako ikastaro homologatuak eskaintzen ditugu, HABEren azterketa ofizialak prestatzeko. B1, B2 eta C1 mailetan antolatzen dira, eta gutxieneko ikasle kopurua bete beharko da taldea osatu ahal izateko. Aurrez aurreko eskolak eta banakako tutoretzak (online zein aurrez aurre) egongo dira ikasturte osoan; ordutegia zentroaren beharretara egokitzen da, eta saioak euskaltegian nahiz ikastetxean egin daitezke. Material propioa erabiltzen da, eta ikastaroa amaitzean HABEren deialdi ofizialera aurkezteko aukera dago, eskatutako gutxieneko orduak betez gero. Gainera, C1 maila diruz lagunduta dago 16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat.
16 urtetik beherako ikasleentzako ikastaroak
Ikastaro hauek 16 urte bete ez dituzten ikasleei zuzenduta daude, euskarazko komunikazio-gaitasuna hobetzeko eta HABEren azterketa ofizialen egitura zein funtzionamendua ezagutzeko. Saioak aurrez aurre egiten dira, ikastetxean edo euskaltegian, zentroaren beharren arabera. Ez da gutxieneko ikasle kopururik eskatzen, eta ikastaroan parte hartzen duten 16 urtetik gorako ikasleek HABEren deialdi irekian azterketa egiteko aukera izango dute.
Irakasleentzako ikastaro bereziak
Ulibarri Euskaltegiak irakasleei zuzendutako euskara hobetzeko ikastaro bereziak eskaintzen ditu, haien hizkuntza-gaitasuna indartzeko helburuarekin. Ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza pertsonalizatua diseinatzen da, eta irakasle aditu bat zentrora bertara joaten da saioak ematera. Ikastaroetan material propioa erabiltzen da, betiere irakasleen eta ikastetxearen beharrei erantzuteko.
Guraso / Langileentzako ikastaroak
Guraso eta langileei zuzendutako ikastaro homologatu hauek HABEren azterketa ofiziala prestatzeko diseinatuta daude. Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua behar da, eta prestakuntzak aurrez aurreko saioak eta banakako tutoretzak (online nahiz aurrez aurre) uztartzen ditu. Ordutegia zentroaren beharretara egokitzen da, eta ikastaroa ikastetxean edo euskaltegian egin daiteke. Gainera, eskatutako gutxieneko orduak betez gero, HABEren deialdi ofizialean parte hartzeko aukera eskaintzen du.
ikastetxeak@ulibarri.eus - 94 416 24 72











