Foru liburutegira bisita gidatua
“Liburutegien Eguna” ospatzeko, ez ohiko bisita izango da eta publikorako itxita dauden hainbat zonalde bisitatuko ditugu: liburu-gordailua eta kristalezko kuboa, besteak beste. Ez galdu Bilboko eraikin esanguratsuak ezagutzeko aukera!
Goizez: Urriaren 26an eta 27an, 11:00etan.
Arratsaldez: Urriaren 26an eta 27an, 19:00etan.
Talde kopuru mugatua izango da; beraz, interesa duzuen guztiek izena eman lehenbailehen. (kultura@ulibarri.eus)