Berbagunea Ulibarri Euskaltegian

Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin​ ​​​BERBAGUNEA​ ​antolatuko dugu
hurrengo ​​​ostegun​e​an, ​​otsail​aren 1ean, euskaltegian bertan.
Zein da helburua?
Ekimen honen erronka euskaltegian euskararen erabilera bultzatzea izango da, talde eta maila desberdinetako ikasleak elkarrekin euskaraz berbetan jartzea.
Euskara euskaraz konpartitzea da asmoa, mintzapraktika lantzea.
Nork har dezake parte?
Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edozein ikaslek, (nahitaezko baldintza, euskarazko solasaldia oztopatuko ez duena, hain zuzen ere).
Irakasle bakoitzak balora dezala bere taldeak parte hartzearen egokitasuna.
Funtzionamendua:
Bi txanda antolatuko ditugu, bata goizez eta bestea arratsaldez:

§ 10:30 – 1​1​:​30​ ​ ​Goizeko txanda.
§ 18:​15​ – ​17:15​ ​ ​Arratsaldeko txanda.

Ikasleak klaseka banatuko ditugu.
Ikasle bakoitzak hiruorriko bat izango du landu behar diren gaiekin.
Animatu eta zatozte euskaltegian euskararen erabilera sustatzera!