Azaroak 25

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kanpainak gogorarazten digu emakumeen aurkako indarkeria ez dela emakumeen arazoa soilik, gizarte osoarena baizik, eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan sarea eta komunitatea sortzeko deia egiten du.

“Ez da zure arazoa bakarrik, gurea ere bada” lelopean eta indarkeriaren biktima baten alboan dagoen pertsona talde baten irudiarekin, kanpainak dei egiten du gizarte osoa aktiba dadin indarkeria matxistaren “normalizazioa” saihesteko.