...

Dirulaguntzak

Langabezian dauden pertsonei %5eko deskontua egingo diegu ikastaroetan, matrikula egitean  langabezian egotea egiaztatuz gero.

*Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute.

Egunean bost orduko ikastaro trinkoa eskainiko dugu urritik ekainera langabezian
daudenentzat, zerotik hasteko. Ulibarri Euskaltegiak doan eskaintzen duen ikastaroa
da.

2024-2025 ikasturtean gurekin aritutako ikasleei % 15eko deskontua egingo diegu 2025-2026 ikasturteko urritik ekainerako matrikulan; beti ere, irailaren 15erako matrikula egin eta ordainketaren 1. epea gauzatu badu.
*Deskontua 2. epean aplikatuko da.
**Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute.

Euskaltegian maila bat gainditu dutenek edo HABEren egiaztatze-proben bidez titulua lortu dutenek HABEren ikasleentzako dirulaguntza deialdian parte hartzeko eskubidea izango dute, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta.

Informazioa hemen.

16-18 urte bitarteko gazteek (2007, 2008 edo 2009an jaiotakoak) dirulaguntza berria izango dute C1 maila helburu duen edozein ikastaro egiteko; horren araberako prezioak hemen.
Dirulaguntzaren inguruko informazioa eta baldintzak: www.habe.euskadi.eus

2024-2025 ikasturtean, A1 maila ikasi nahi duten ikasleei zuzendutako dirulaguntza berria egongo da. Horren araberako prezioak, hemen.

Dirulaguntzaren inguruko informazioa eta baldintzak: www.habe.euskadi.eus

Bilbon erroldatuta dagoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi homologaturen batean matrikula egin duen orok dauka aukera dirulaguntza eskatzeko.

Bilboko Udalaren dirulaguntzen baldintzak irakurtzeko sartu hemen.

Zenbait udalek dirulaguntzak ematen dituzte, esaterako, Basauri, Leioa, Getxo, Sopela, Mungia, Galdakao, Zalla, Balmaseda eta Santurtzi.
Udalen laguntzak eskuratzeko baldintzak zein diren dagokion udalean galdetu beharko du ikasleak, eta aurkeztu beharreko agiria bulegoan prestatuko diogu.

HABEk eta Lanbidek akordioa sinatu dute, eta horren bitartez diruz lagunduko dituzte hainbat euskara-ikastaro. Ikastaroa ordaintzetik salbuesten duen fitxa lortzeko, www.lanbide.euskadi.eus web-orrira sartu, prestakuntza atalera. Pantailan bertan agertuko da HABEko ikastaroetarako esteka.

Ikasleak euskaltegian entregatu beharko du helarazi dioten inskripzio-orria. Orri hori aurkeztuta, ikastaroa ordaintzetik salbuetsita geratuko da ikaslea, eta Lanbidek prestakuntza-ordutzat kontabilizatuko ditu ikastaroko orduak.