...

Tituluak (baldintzak)

HABE. Bi modu daude euskara-mailak egiaztatzeko:

- EBALUAZIOA EUSKALTEGIETAN: A1 ETA A2 MAILAK

  • HABEk balio egiaztatzailea aitortzen die euskaltegietako ikasprozesuan zehar ikasleek egindako ebaluazio-jarduerei, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.
  • HABEren irizpideak irakurtzeko, hemen.

- AZTERKETA-DEIALDIAK: B1, B2, C1 ETA C2 MAILAK

Azterketarien gaitasuna (partez edo osorik) kanpo-ebaluazioaren bidez egiaztatzen da, HABEk antolatutako azterketa-deialdietan. HABEk hiru deialdi mota nagusi egiten ditu:
  • Matrikula-eskubideak euskaltegian lortutako mailaren arabera eskuratuko dira. Ikasleak, ebaluazio diagnostikoaz gainera, gutxienez ebaluazio bat baldin badu, ebaluazio-dataren ondorengo bi azterketaldietan parte hartzeko aukera izango du: atalase-maila batera iritsi bada, maila horretan; atalase-maila batera iritsi ez bada, berriz, aitortu zaion mailaren azpiko atalase-mailarik altuenean. HABEren irizpide guztiak irakurtzeko: www.habe.euskadi.eus.
  • Ulibarri Euskaltegiaren irizpideak irakurtzeko, hemen.
  • HABEren irizpideak irakurtzeko, hemen.
  • HABEren irizpideak irakurtzeko, hemen.

Beste aukera batzuk euskara-mailak egiaztatzeko:

Gure ikasleak Hizkuntza Eskolako deialdi irekira ere aurkez daitezke. Matrikula otsailean izaten da. Informazioa hemen.
IVAPek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiak ateratzen ditu EAEko administrazioetako langileentzat. Informazioa hemen.
IRALEk hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiak ateratzen ditu EAEko ikastetxe publiko edo pribatu baimenduetako langileentzat edo ordezkapen-zerrendetan daudenentzat. Informazioa hemen.