...

Lege oharra

Datuen babesa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organoan ezartzen denaren arabera, jakinarazten dizugu fitxa honen bidez jasotzen ditugun zure datu pertsonalak euskaltegiko fitxategi automatizatu batean eta HABEren ikasleen fitxategian erregistratuko direla (baita matrikularen kargua hartzen duen enpresarenean ere). Fitxategi hauen helburua erakundeetako arduradunek helduen alfabetatze eta euskalduntzean dituzten eginkizunak burutzea izango da. Hala nahi izanez gero, fitxategian sartu, zuzendu edo deuseztatzeko baliabideaz balia zaitezke, euskaltegiko idazkaritzan, Gardoki kalea, 3; 48008 Bilbo (Bizkaia), HABEn, Vitoria-Gasteiz, 3. 20018 Donostia (Gipuzkoa) edota dagokion enpresa edo erakundera joz. Kontrakorik espresuki adierazi ezean, baimena ematen duzu zure datuak euskararen erabilera duten beste administrazio publikoei eskaini ahal izateko. Datu hauek gorde daitezke euskaltegian, etorkizunari begira, informazioa bidaltzeko. Ez baduzu jaso nahi, jakinaraz iezaguzu. Ulibarri Euskaltegia ez da erantzule izango, ematen diren datuak benetakoak ez badira.