...

Diru-laguntzak*

ayudas_ulibarri

DESKONTUAK

Aurten gurekin egondako ikasleei % 10eko deskontua egingo diegu urritik ekainerako matrikulan aurrez aurreko ikastaroetan eta C2 online ikastaroan. Baldintzak bulegoan.

Langabezian daudenei % 5eko deskontua egingo diegu urritik ekainera bitarteko ikastaroetan.

Aipatu bi irizpideak betetzen badituzte, % 15eko deskontua egingo diegu.

* Berriro ere egunean bost orduko ikastaro trinkoa aterako dugu langabezian daudenentzat, zerotik hasteko. Doako ikastaroa da.

ayudas_habe

DIRU-LAGUNTZAK

HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituztenek, HABEren diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta.

Eskaera www.habe.euskadi.eus web-orrian egin beharko da Sarbidean klik eginez. Orain arteko deialdietan oinarrituta, eskaera irailean egiten da.

ayudas-diputacion

EUSKARA ESKURA TXARTELA

Bizkaiko Foru Aldundiak A1, A2, B1 edota B2 euskara-mailetako titulu ofizialak eskuratu dituztenei deskontu-bonua eman die hurrengo ikasturterako.

Orain arteko deialdietan oinarrituta, eskaera www.bizkaia.eus/euskaratxartela web-orrian egiten da, uztailean. Behin eskaera eginda, deskontu-bonua web-orriaren bitartez eskuratu ahal izango da eta euskaltegian entregatu beharko da matrikula egitean.
(azken eguna 2019ko urriaren 18a)

ayudas_ayuntamiento

DIRU-LAGUNTZAK

Udalen laguntzak eskuratzeko baldintzak zein diren dagokion udalean galdetu beharko du ikasleak, eta aurkeztu beharreko agiria bulegoan prestatuko dugu.

Orain arteko deialdietan oinarrituta, Bilboko Udalaren diru-laguntzen baldintzak www.bilbao.eus atarian argitaratzen dira apirilean.

lanbide

LANBIDE

HABEk eta Lanbidek akordioa sinatu dute, eta horren bitartez diruz lagunduko dituzte hainbat euskara-ikastaro. Ikastaroa ordaintzetik salbuesten zaituen fitxa lortu nahi baduzu, www.lanbide.euskadi.eus web-orrira sartu, prestakuntza atalera. Pantaila bertan agertuko zaizu HABEko ikastaroetarako esteka. Diru-laguntza badagokizu, euskaltegian entregatu beharko duzu helaraziko dizuten inskripzio-orria. Orri hori aurkeztuta, ikastaroa ordaintzetik salbuetsita geratuko zara, eta Lanbidek prestakuntza-ordutzat kontabilizatuko dizkizu ikastaroko orduak.

*

Informazioa aurreko urtearen araberakoa da. Aldaketaren bat egon liteke deialdi berriak argitaratutakoan. Deialdiak atera ahala informazioa eguneratuko dugu berriak atalean.