...

C2 maila

Europako Erreferentzia Markoari jarraituz, HABEk ofizialki izendatu duen euskalduntze osteko fase edo maila berria. C2ko titulazioa eta Administrazioaren 4. Hizkuntza Eskakizuna baliokideak dira.

C2 mailaren ezaugarri orokorrak

C2 maila burututakoan ikaslea gai izango da kultura-maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezializatuak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da.

C2ko ikastaroaren bestelako ezaugarriak:

  • Iraupena: Astean 6 orduko ikastaroetan 200 irakastordu; astean 5 orduko ikastaroetan 165 irakastordu; eta online ikastaroetan 190 ordu.
  • Agiri ofiziala: azterketa ofiziala gainditu behar da.

Norentzat

EGA maila duen edonori zuzendutako ikastaroa dugu. Maila hori HOBETU nahi duen edonorentzat, euskaldun zahar nahiz berri izan.

C2ko ikastaro hau egokia da euskara maila JASOAGOA izan nahi duen edonorentzat eta euskara tresna gisa (LANEAN batez ere) erabili nahi/beharko duenarentzat edo jadanik erabiltzen duenarentzat. Besteak beste:

  • Administrazio-munduan (Udaletan, Foru Aldundietan, Eusko Jaurlaritzan…) lan egin nahi dutenentzat, goi mailako ikasketak izanik; adibidez, oposizioak prestatzen ari direnentzat eta une honetan administrazioko 4. Hizkuntza Eskakizunera aurkeztu ezin direnentzat.
  • Irakaskuntza-arlokoentzat: batxilergoan, goi-zikloetan, fakultateetan… irakasten ari direnentzat; adibidez, ekonomiako irakasleentzat, biologiakoentzat, historiakoentzat…
  • Abokatuentzat, notarioentzat, aholkulari-etxeetan ari diren ekonomialarientzat, kontableentzat…
  • Osasun arloan ari direnentzat: hainbat espezialitateko medikuentzat…
  • Enpresa munduko goi-mailako teknikarientzat: arkitektoentzat, ingeniarientzat, informatikoentzat…
  • Hedabideetan lanean ari diren kazetarientzat, esatarientzat…
  • Euskara maila jasoagoa izan nahi duen edonorentzat.

C2 online ikastaroaren ezaugarriak

Ulibarri Euskaltegiak C2 egiaztatzeko online ikastaroa eskaintzen du, ikasleen beharrizanetara egokitu nahian eta ahalik eta aukerarik malguena ematea xede.
Ikastaroaren iraupena 190 ordukoa da urritik ekainera bitartekoa.
Ikastaroa unitate eta sekuentzia didaktikotan antolatuta dago, Moodle plataformaren bitartez. Aurreikusitako ikastunitateak eta sekuentzia didaktikoak ikaslearen ibilbide, aurrerabide eta beharretara egokituko dira.
Irakaslearen eta ikasleen arteko elkarreragina eta harremana sustatuko da. Horretarako, aurrez aurreko talde-saioak astero izango dira.
Irakasleak ikaslearen ebaluazio jarraia egingo du, eta horren berri emango dio ikasleari, bere aurrerabidearen jakitun izan dadin. Horrez gain, irakasleak autoebaluazioa bultzatuko du.
Talde-saioetarako orduez gain, bakarkako ordubeteko tutoretzak bi astean behin izango dira. Tutoretza-saiook ikaslearen lan-erritmora, ordutegira eta beharretara egokituko dira, aurrez aurre edo online, ikasleak nahiago duen bezala.

Arduraduna Josu Lartategi da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan berarekin honako helbide elektronikoaren bidez: josu@ulibarri.eus