EUSKARAREN EGUNA: LEHIAKETA (ATSOTITZAK)

Euskararen ahozko tradizioa oparoa da. Bertsolaritza izango da ziurrenik tradizio horren adierazpenik ezagunenetarikoa, baina ez bakarra.

Atsotitzak edo esaera zaharrak gure hizkuntzaren altxorra dira. Ahozko hizkeran dute jatorria eta herrietako bizipenen lekuko dira.

Nondik dator atsotitz hitza? Zergatik atsotitza? Atsotitz berbak atsoen esanei egiten die aipu, gure amona, amatxi, amama jakintsuen jarraibideei edo bizitzarako aholkuei; hau da, urteek emandako jakituria eta eskarmentuagatik gure arbasoek erabiltzen zituzten esaera zaharrak dira.

Herria ulertzen laguntzen dute. Atsotitzek euskal gizartea deskribatzen dute, gure ohiturak eta sinesmenak dituzte hizpide. Finean, bitartekari apartak dira antzinako usteak, jokamoldeak eta tradizioak ezagutzeko. Errimaz, aliterazioz eta hitz-jokoz osatutako esaerak dira, metaforikoak eta umore ukitukoak.

 

Hona hemen adibide batzuk:

Han ere zakurrak oinutsik
Txakur iharrari arkakuso guztiak.
Errementariaren etxean zotza
burduntzi.
Zozoak beleari: “ipurbeltz”.
Zakur zaunkaria nekez hozkaria.
Nolako zura, halako ezpala.
Auzoan uso, etxean otso.

Haurrak hazi, nekeak bizi.
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
Elur urte, gari urte.
Ezkur urte, elur urte.
Goiz gorri, arrats euri.
Non gogoa han zangoa.
Txapela buruan, ibili munduan.
Zenbat buru, hainbat aburu.

Zer ikusi, hura ikasi.
A zer parea, karakola eta barea!
Han eta hemen txakurrak oinutsik.
Zozoak beleari, ipurbeltz.
Geroa alferraren leloa.
Itsuen herrian begibakarra alkate.
Marinelaren emaztea, goizean senardun,
arratsaldean alargun.
Baleuka eta balitz, elkarren ondoan
dabiltz.

Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Ezinak ez du legerik.
Gogoko tokian, aldaparik ez.
Kupel txarretik, ardo onik ez.
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara
joan eta lau.
Ustea ez da jakitea.
Usteak erdia hutsa eta beste erdia
putza.
Adiskide onekin, orduak labur.