Ulibarri euskaltegiaren 50. urteurrenak bat egin du ISO 9001 kalitate- ziurtagiria lortu genueneko 20. urteurrenarekin (2004ko irailean eskuratua). Ulibarri Euskaltegiaren helburua da bezeroak eta interes-taldeak guztiz asetzea. Horretarako, etengabeko hobekuntzaren kultura gure proiektuaren oinarria bihurtu dugu. Erabaki hori euskararen ikaskuntza/irakaskuntzan, lan-esparruko hizkuntza normalizazioan zein materialgintzan islatzen da.
Hori abiapuntu harturik, honako irizpideak zehaztu ditugu:
- Gure konpromisoak dira gizarteak sorrarazten dituen aldaketa-beharrei erantzungo dieten zerbitzu berritzaileak eskaintzea, teknologia-berrikuntza jorratzea eta irakaskuntza-metodologiaren berriztapenean lan egitea.
- Profesionaltasuna, konpromisoa eta laguntzeko jarrera dira gure langileriaren balioak.
- Euskararen erakargarritasuna eta prestigioa sustatu nahi ditugu, baita erabilera zabaldu ere. Hori lortzeko, eskolaz kanpoko jarduerak bideratuko ditugu.
- Eguneratuta gaude Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zabaltzen dituen arau-aldaketetan.
- UNE-EN ISO 9001:2015 araua erreferentetzat hartu dugu, kudeaketa-sisteman etengabeko hobekuntza bermatzeko.
- Konpromiso irmoa dugu Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan legeak xedatutako aginduak betetzeko. Hala, sistematika jakina ezarri dugu ebaluazio sistematikoa burutzeko, plana definitzeko eta prebentzio-jarduerak garatzeko.
- Ulibarri Euskaltegiak legezko arauen eta arau etikoen betetzearekiko konpromisoa dauka; hori dela eta, Arrisku Penalen Prenbentziorako plana definitu du.
- Ulibarri Euskaltegiak zuzeneko zein zeharkako diskriminaziorik ez duen kudeaketa sistema bermatu nahi du eta horretarako, berdintasun plana definitu du. Horrekin batera, sexu-jazarpenei aurre egiteko protokoloa zehaztu du.