...

Fidelizazioa 2024-2025

DESKONTUAK

 

Arrunta

2023-2024 ikasturtean gurekin aritutako ikasleei % 10eko deskontua egingo diegu 2024-2025 ikasturteko urritik ekainerako matrikulan aurrez aurreko ikastaroetan, C2 online ikastaroan eta autoikaskuntzan; beti ere, irailaren 15erako matrikula egin eta ordainketaren 1. epea gauzatu badu. *Deskontua 2. epean aplikatuko da. **Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute.

Euskaltegiaren 50. urteurrenarekin lotutako deskontua

24-25 ikasturtean, Euskaltegiaren 50. urteurrena ospatzeko, deskontu berezia egingo diegu urritik ekainerako matrikulan 2023-2024 ikasturtean gurekin egon direnei:
% 20ko deskontua aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten bada (uztaileko eta abuztuko ikastaroetan, ikastaroaren bukaerarako), eta irailaren 15erako matrikula ordaintzen bada.
% 25eko deskontua ekainaren 30a baino lehen lagun batekin aurrematrikulatuta (uztaileko eta abuztuko ikastaroetan, ikastaroaren bukaerarako), eta irailaren 15erako biok matrikula ordainduta (laguna 23-24an Ulibarrin ez ibilitakoa izan beharko da).
*Deskontuak 2. epean aplikatuko dira.
**Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute ikastaroen prezioa.