Irakurle txokoa. Josu Lartategik euskara ikasten ari diren ikasleentzat 18 bat liburu argitaratu ditu, eta “literatura mailakatua” deritzon generoari buruz arituko da ikasleekin. Testuak irakurri, pasarteak komentatu eta literaturaz hitz egingo da, modu aske eta lasaian. Saio batetik bestera etxean irakurtzeko erreferentziak eskainiko dira. Era berean, saioetan parte-hartzaileek literatur gomendio eta iruzkinak ekarri ahal izango dituzte, denen aurrean partekatzeko.