...

Autoikaskuntza

Ulibarri Euskaltegiak autoikaskuntza zerbitzua eskaintzen du 2000-2001 ikasturtetik hasita. Teknologia berrien aroan bizi gara eta horrek denboraren eta espazioaren hesiak hausteko aukera ematen digu, horrela ikaskuntza prozesu indibidualizatuago eta elkarreragileagoa lortzeko. Hori da proiektu honekin martxan jarri nahi dugun eremu birtualaren oinarria. Autoikaskuntzak, besteak beste, honako abantaila hauek ditu:

BOGA sistema multimedia

BOGA programa informatikoa eskuratzeko Interneteko konexioa besterik ez da behar. BOGAk honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

Tutoretzak

Banakako saio hauen helburu nagusia ikaslearen jarraipen pertsonalizatua da: programan egindako lana aztertu, zalantzak argitu, lan osagarria eman (ikasleak eskatuta edo irakasleak aholkatuta), paperean egindako idazlanak ikaslearekin aztertu eta mintzapraktika egin. Horien bidez, ikasleak dituen helburu espezifikoei ematen diegu erantzuna. Tutoretza-saioaren iraupena 45 minutukoa izaten da, ikasleak aukeratutako orduan eta egunean. Hamabost egunean behingoa da.

Ikaslearen diagnosia

Ikaslearen beharrak (komunikazio zein hizkuntza mailakoak) zehazten lagunduko dio.

Lanerako plana

Ikaslearekin batera zehaztuko da. Sistemaren informazioa emateaz gain, ondoen datorkion materiala eskura jarriko zaio.

Lanaren jarraipena

Ikasleak etengabean izango du bere ibilbidearen berri, baita bere ikas-prozesua ebaluatzeko erabiliko diren tresnen berri ere.

Talde saioak

Talde-saioen egiteko garrantzitsuena mintzapraktika lantzea da, betiere elkarreragina oinarri hartuta. Batez beste, lauzpabost ikaslek hartzen dute parte talde-saio bakoitzean, eta ordubeteko iraupena izaten dute. Ikasleak astero egiten du egun eta ordu jakin batean. Taldeak BOGA programako lau mailen arabera banatzen dira.

Ordutegia