...

Uda 2024

Trinkoak Bilbon (astelehenetik ostiralera)

EKAINA (B2, C1)
3tik 28ra
08:30-14:00
280€
MATRIKULATU
UZTAILA (B1, B2, C1)
1etik 30era(25ean eta 26an jai)
08:30-14:00
280€
MATRIKULATU
ABUZTUA (B1, B2, C1)
1etik 30era (15ean, 16an eta 23an jai)
08:30-14:00
280€
MATRIKULATU
IRAILA (A2, B1, B2, C1)
2tik 27ra
08:30-14:00 / 15:30-21:00
280€
MATRIKULATU
 

Mintza Bilbon (astelehenetik ostiralera)

UZTAILA (B1, B2, C1)
1etik 30era(25ean eta 26an jai)
09:00-13:00
225€
MATRIKULATU
IRAILA (B1, B2, C1)
2tik 27ra
09:00-13:00 / 15:30-19:30
225€
MATRIKULATU

C2 MAILAKO IKASTAROA (azterketa prestatzeko)(astelehenetik ostiralera)

IRAILA
2tik 27ra
15:30-21:00
365€
MATRIKULATU

2. azterketaldia prestatzeko ikastaro berezia B1, B2 eta C1 mailak**

IRAILA
Tutoretzak eta talde-saioak astero
150€
MATRIKULATU
**Baldintza: 2023-2024 ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikaslea izatea
16-18 urte bitartekoek C1 maila
20€
BULEGOAN GALDETU

Gure ikasleen % 99k gomendatzen gaituzte

Maite deitzen naiz eta Iruñekoa naiz. Iaz lagun batek hitz egin zidan bere euskaltegiko esperientziaren gainean eta horren eskaintzei buruz, beraz, probatzea erabaki nuen.

Euskaltegira iritsi nintzenean ez nekien euskara, baina urte batean asko ikastea lortu dut eta orain euskaraz komunika naiteke. Gainera, euskaltegiari esker langabezian egoteagatik egunero 5 ordu 9 hilabetean zehar dohainik ikasi ahal izan dut.

Nire eskarmentua Ulibarri Euskaltegian oso ona izan da. Giroa oso ona baita eta irakasleak ere oso profesionalak baitira. Nahiz eta egunero klaseak 5 ordu iraun, oso entretenigarriak izan dira, eta bai idazmena, bai ahozko praktika asko egin dugu. Laburtzeko, datorren urtean hemen ikasiko dut berriro. Eman didazuen arretagatik eskerrik asko!

Maite Gay Palacios – 35 urte
Ahaleginak bere emaitza ekarri du, B2 maila lortu dut. Oso pozik eta harro nago Ulibarrin lortu dudan euskara mailaz. Lagun eta aukera berriak ditut orain, itzela da!
Joserra Gonzalez Borao – 48 urte

Ulibarri betidanik ezagutu dut, nire nebak eta ezagutzen dudan hainbat pertsonak zeuekin ikasi dute. Emaitza beti ona izan da eta nik ere edonori gomendatuko nioke gertutasunagatik, ordutegien eskaintza zabalagatik...

21 urte izanda, ez dakit heldutasunagatik edo beharragatik, euskara era egokian ikasi ondoren, egunean zehar gero eta gehiago erabiltzen dudala onartu behar dut. Hori horrela izateaz harro nago, aurrerapen handia nabaritu dut.

Gainera, gure hizkuntzaren zuzenketa eta aberastasuna zein garrantzitsuak diren ikasi dut; euskara benetan zabala eta interesgarria da.

Hurrengo kurtsorako, HABE3 lortuta edo ez, euskaraz mintzatzen jarraituko dut. Mintza taldeetan, autoikaskuntzan edo izan ditudan irakasleekin harremanetan jarraitu nahi nuke ikasi dudana galdu ez dezadan.

Nora Melero Lamas – 21 urte

Nahiz eta kurtso erdian sartu, nire ustez, asko ikasi dut eta gustura sentitu naiz.

Jendea oso jatorra da, eta horrek egiten du klaseak hain gogorrak ez izatea.

Uste dut egunero egiten dugun lana gogorra dela, baina azkenean merezi duela eta oso prestatuta ateratzen gara azterketarako.

Iker Monsalve Massana – 16 urte