- Ulibarri Euskaltegia 1975an sortu zen, Bilbon. Jose Pablo Ulibarri (1775-1847) idazle eta euskaltzalearen omenez hartu zuen izena.
- Ulibarri Euskaltegia lehenengo euskaltegia da Euskal Herrian euskara modu profesionalean irakasten hasi zena. 1975etik hona, ehunka irakasle eta milaka ikasle igaro dira bertatik.
- Ulibarri Euskaltegia eskarmentuz eta ametsez beterik heldu da XXI. mendearen lehen laurdenera. 2024-2025 ikasturtean 50. urteurrena ospatuko du.
- Ulibarri Euskaltegia zorioneko da. 50 urteren ondoren, Bilbon jarraitzen du, gizartearen erronka berriei erantzuteko prest. Euskaren erdigune, Bilboko erdigunean. Lehena, oraina eta geroa bat eginik.
- Ulibarri Euskaltegia. 50 urte.
Ulibarri Euskaltegiak koktel-ekitaldia egin zuen irailaren 19an, euskaltegiaren 50.
urteurrena ospatzeko, Hotel Vincci Consuladoko terrazan. Bertan izan ziren herri-
erakunde, enpresa eta entitate pribatuetako ordezkariak, ikastetxeak, klase politikoa,
kulturala, soziala eta kirolekoa, baita Ulibarri Euskaltegiko langileak ere. Zuzeneko
musika, photo call eta opari korporatiboa egon ziren.

Azaroaren 9an Hotel Vincci Consuladon langileon bazkaria egin genuen, 50. urteurrena
ospatzeko. Bazkalosteak jarraipen atsegina izan zuen terrazan, musika eta
berriketaldiak lagun.
