MINTZATXOKOA 5. ATALA
ONDA VASCAko “Ulibarri euskaltegiaren Mintzatxokoa”k bere tartea eskaini dio euskarari buruzko solasaldi interesgarri bati, euskaltegiko hiru ikasle eta irakasle baten parte-hartzearekin. Euskara hutsez eta giro atsegin batean, partaideek beren bizipenak eta iritziak partekatu dituzte.
Solasaldian, ikasleek gogotsu azaldu dituzte Aste Santuko eta maiatzeko zubiko oporretako beren jarduerak eta esperientziak. Ondoren, maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren inguruan hitz egin dute. Irakasleak, bere aldetik, Euskaraldiak hizkuntza praktikatzeko eta normalizatzeko eskaintzen duen aukera paregabea nabarmendu du.
👉Saio osoa entzun dezakezu storietako estekan klik eginda!
https://www.ondavasca.com/ulibarri-euskaltegiaren-mintzatxokoa-euskaraz-biziz-euskara-praktikatzeko-eta-bizitzeko-gunea/