GAU BELTZA. HERRIETAKO OSPAKIZUNAK
Gau Beltza herritik sortutako festa da, herrikoia.
Duela hamarkada batzuk, oraindik ere, oso zabaldua zegoen Euskal Herriko txoko askotan Urriaren 31n Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko ohitura.
Arimen Gaua eta Gau Beltza sinonimoak dira. Gau Beltzak iluntasunari egiten dio erreferentzia; Arimen Gauak, berriz, heriotzari. Alabaina, oinarrian berdintsuak dira.
Euskal Herrian egun hauek tradizio katolikoarekin batutako ospakizunak izan dira batik bat. Santuak eta hildakoak gurtzeko egunak dira, arimak Zerura irits daitezen errezatzeko egunak.
Egun haietan, ordea, baziren bestelako ohitura batzuk, gaur egun sartzen ari zaigun Halloween festaren antzekoak. Hain zuzen, kalabazak hustea, janari eskean ibiltzea edo baserriz baserri kantuan ibiltzea ohitura izan dira herri askotan XX. mendera arte.
Kalabazak, edo arbia, hustea eta modu beldurgarrian argiztatzea, gauean izua sortzeko, ohikoa zen Euskal Herriko toki askotan. Iluntzean haur eta gazteek bide-bazterretan arbi eta kalabaza hustuetan kandelak ezkutatzen zituzten, eta etxez etxe eske-errondak egiten ziren. Gaztaina-garaia izaten denez, kalean gazteek gaztainak jatea ere ohitura omen zen.
Haurrak gurean ere kalabazekin jolasten ziren duela ehun urte
Egun, Gau Beltza Euskal Herrian ospatzen hasi den jaia da. Euskal ohitura zaharrak berreskuratuz, jaiegun hau sustatzen ari dira hainbat herritan. Hemen aurtengo adibide batzuk (urriaren 31rako):
IRUN (LANDETXA)
17:30 Kalabazen hustuketa
18:15 Ipuin kontaketa
19:15 Kalejira
19:45 Dantza (frontoian)
20:15 Kalabazen zozketa, kandelak, gaztainak…
GORLIZ
16:45-18:45 Txikien tailerrak
17:00-22:00 Hanburgesa solidarioa
18:30-21:30 Izuaren pasartea
19:00 Dantza erakusketa
19:15 Gaztaina erreak
19:30-20:00 Ipuin kontalariak
20:30-21:30 Animazioa Hankapaluekin
21:30 Akerraren eta sorginen dantza eta arima galdua (Aratz dantza taldea)
URNIETA
18:30ean kalejira Etxeberri plazatik, bidean zehar dantzak, danbor eta perkusio hotsak, beldurrezko egoerak…, San Juan plazaraino, eta bertan suaren inguruko erritoa, beldurrezko tunela, gaztaina-jana, “saria-ziria”, txokolatada eta abar
URRUÑA
16:30 Ipuin kontaketa Pilota plazan
17:00-19:30 tailerrak (makillajea, maskarak, kriseiluak, beldurren zuhaitzak) Pilota plazan
19:00 Dantzaldia (Jose Cazaubon & Kiki Borda) Pilota plazan
19:45 Desfilea Pilota plazan
20:00 Txalaparta, dantza, kantua, mezuen erretzea… René Soubelet plazan
SUAPARTA ikusgarria (Pirotek) Herriko etxeko plazan
MUNGIA
18:30 Ginkana Gaztegunean
19:30 Erromerian zuzterrak Foruen plazan
IZENADUBA BASOA (MUNGIAN)
18:00 Txalaparta, Joaldunen eta Izenadubako pertsonaia bihurrien kalejira
19:00-21:00 Aurpegia margozteko eta ilea apaintzeko txokoa, magoak eta ibilbide harrigarria, txokolatada eta ikuskizuna
21:00-24:00 Leihan erromeria
00:00-03:00 Markel Calonge DJa
LARRABETZU
Arratsaldean Akarbaltz gaua
ORIO
18:00 Zomorro eta arimen herri-kalejira (Baxoalde parketik abiatuta) eta dantza eta tailerrak herriko plazan
19:30 Beldurrezko ibilbidea (plazatik abiatuta)
OROZKO
18:00 Mugi Boogie ikuskizun musikala
ASTIGARRAGA
18:00 Makillatzeko tailerra eta photocalla Foru plazan.
19:30 Kalejira Murgiatik abiatuta.
Bukaeran BELDURREN ERRETZEA, koplak eta mokadutxoa Foru plazan.
ANDOAIN
Arratsaldean txokolate beroa, dantza eta antzerki emanaldia, kalejira, talo-jatea, zezen suzkoa
MALLABIA
16:30etan Ginkana. Kontzejuzarretik hasita
17:30etan Kalabazak hustu eta aurpegiak margotu Kontzejuzarrean
18:30etan Iluntasuna piztu…ekitaldia (kalabazak piztu, su inguruan dantzatu, koplak abestu…)
Bukatzeko:Txorizodun opila eta salda beroa. Plazan
20:00etan Antzerkia plazan Madarikaostiok! (16 urte gorakoentzako)
LAZKAO
16:10 Ikastolako haurren emanaldia plazan
16:30 Haurrentzako tailerra plazan
18:30 Plazan elkartu mozorrotuta. Herrian zeharreko ibilbidea. Sua, dantza, beldurrak erretzea eta gaztainak. Zezen suzkoa
ZAMUDIO
18:00-19:00 Kalejira Psico Clown taldearekin
19:00-19:30 DJ-arekin animazioa
19:30-20:30 Mozorro lehiaketa
20:30-22:00 Txokolatada eta DJ-arekin animazioa
21:30 Jai-amaierako sorpresa




