NIVELES DE EUSKALDUNIZACIÓN DE ADULTOS
Hasierako erabiltzailea
Gai da eguneroko harremanetan eta aurrez aurreko testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapide sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, baita berehalako premiei lotutako galderei erantzuteko ere (bere buruaren eta besteren aurkezpena, eta ezagutzen duen jendeari, haien helbideei eta gauzei buruzko oinarrizko informazioa).
A1 Hasierako erabiltzailearen maila lortzeko, 125 irakastorduko prozesua aurreikusten da, betiere ikaslearen abiapuntua kontuan izanik. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 75 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.
Oinarrizko erabiltzailea
Gai da egoera ezagunetan kideekin (lagun, senide, lankide, etab.) aurrez aurreko elkarreraginean gauzen eta pertsonen deskribapenak eta azalpen errazak egiteko eta ulertzeko, baldin eta bere esperientzia-esparruarekin loturiko gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen badute: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, eta erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzkoa.
A2 Oinarrizko erabiltzailearen maila lortzeko, 200 irakastorduko prozesua aurreikusten da, baldin eta A1 mailatik abiatuta baldin bada. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 100 ordu jardun beharra aurreikusten da.
Erabiltzaile independentea
Gai da eguneroko testuinguru ezagunetan eta maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, gai orokorra eta ohikoa izan eta xedea informazioa trukatzea denean. Era berean, gai da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko eta gertaeren kontaketa laburrak egiteko. Gai da, baita ere, bere iritziak labur-labur emateko eta bere asmoak azaltzeko.
B1 Erabiltzaile independentearen maila lortzeko, 250 irakastorduko prozesua aurreikusten da, baldin eta A2 mailatik abiatuta baldin bada. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 150 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.
Erabiltzaile aurreratua
Gai da, gai orokor nahiz abstraktuei buruz aurrez aurre duen solaskideen zein komunikabideetako esatarien testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai da lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarreraginean jariotasunez aritzeko, besteak jakinaren gainean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab. Ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egingo ditu. Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.
B2 Erabiltzaile aurreratuaren maila lortzeko, 350 irakastorduko prozesua aurreikusten da, baldin eta B1 mailatik abiatuta baldin bada. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 250 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.
Erabiltzaile gaitua
Gai da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai da, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko. Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.
C1 Erabiltzaile gaituaren maila lortzeko, 400 irakastorduko prozesua aurreikusten da, baldin eta B2 mailatik abiatuta baldin bada. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 350 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.
Erabiltzaile aditua
Gai da norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere.
Maila honetan matrikulatu ahal izateko, C1 mailaren agiria edo baliokidea izan beharko du ikaslegaiak. C2 Erabiltzaile adituaren maila lortzeko, 200 irakastorduko prozesua aurreikusten da. Horiez gain, bakarlanean eta bere espezialitateari dagokion proiektua garatzen eta lantzen ikasleak beste 500 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.
CONVALIDACIONES ENTRE TÍTULOS Y ADECUACIÓN AL MARCO COMÚN EUROPERO DE REFERENCIA PARA LAS LENGUAS
A1 |
A2 |
B1 |
B2 |
C1 |
C2 |
|
---|---|---|---|---|---|---|
HABE |
A1 |
A2 |
B1 |
B2 |
C1 |
C2 |
HAEE-IVAP |
Perfil 1 |
Perfil 2 |
Perfil 3 |
Perfil 4 |
||
OSAKIDETZA |
Perfil 1 |
Perfil 2 |
Perfil 3 |
Perfil 4 |
||
ERTZAINTZA |
Perfil 1 Ertzaintza |
Perfil 2 Ertzaintza |
||||
EDUCACIÓN |
Perfil 1 Docentes |
Perfil 2 Docentes EGA |
||||
ESCUELA DE IDIOMAS |
Nivel Intermedio |
Nivel Avanzado |
Nivel de Aptitud C1 |