...

Dirulaguntzak

Langabezian dauden pertsonei %5eko deskontua egingo diegu ikastaroetan, matrikula egitean  langabezian egotea egiaztatuz gero.

*Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute.

Egunean bost orduko ikastaro trinkoa eskainiko dugu urritik ekainera langabezian
daudenentzat, zerotik hasteko. Ulibarri Euskaltegiak doan eskaintzen duen ikastaroa
da.

2021-2022 ikasturtean gurekin aritutako ikasleei % 10eko deskontua egingo diegu 2022-2023 ikasturteko urritik ekainerako matrikulan aurrez aurreko ikastaroetan, C2 online ikastaroan eta autoikaskuntzan; beti ere, irailaren 15erako matrikula egin eta ordainketaren 1. epea gauzatu badu. Deskontua 2. epean aplikatuko da.

*Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute.  

Euskaltegian maila bat gainditu dutenek edo HABEren egiaztatze-proben bidez titulua lortu dutenek HABEren ikasleentzako dirulaguntza deialdian parte hartzeko eskubidea izango dute, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta.

Informazioa hemen.

16-18 urte bitarteko gazteentzat dirulaguntza berria emateko prozedura eta baldintzak argitaratu dira; horren arabera, edozein ikastaro 20€-ren truke egin ahal izango dute. Honakoak izango dira baldintzak:
-2023-2024 ikasturtean euskararen C1 maila helburu duen ikastaro batean matrikulatzea (abiapuntu maila jakin batekin).
-2006, 2007 eta 2008 urteetan jaio izana.

Informazioa hemen.

Bilboko Udalaren dirulaguntzen onuradunak hiru talde hauetako pertsonak izaten dira, orain arteko deialdietan oinarrituta: umeen gurasoak eta legezko tutoreak; haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileak; euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituztenak.

Bilboko Udalaren dirulaguntzen baldintzak irakurtzeko sartu hemen.

Zenbait udalek dirulaguntzak ematen dituzte, esaterako, Basauri, Leioa, Getxo, Sopela, Mungia, Galdakao, Zalla, Balmaseda eta Santurtzi.
Udalen laguntzak eskuratzeko baldintzak zein diren dagokion udalean galdetu beharko du ikasleak, eta aurkeztu beharreko agiria bulegoan prestatuko diogu.

HABEk eta Lanbidek akordioa sinatu dute, eta horren bitartez diruz lagunduko dituzte hainbat euskara-ikastaro. Ikastaroa ordaintzetik salbuesten duen fitxa lortzeko, www.lanbide.euskadi.eus web-orrira sartu, prestakuntza atalera. Pantailan bertan agertuko da HABEko ikastaroetarako esteka.

Ikasleak euskaltegian entregatu beharko du helarazi dioten inskripzio-orria. Orri hori aurkeztuta, ikastaroa ordaintzetik salbuetsita geratuko da ikaslea, eta Lanbidek prestakuntza-ordutzat kontabilizatuko ditu ikastaroko orduak.