...

Enpresak / Entitateak

Euskara planak

Euskara Plana da euskararen presentzia nahiz erabilera handitu eta aurrera egingo duela bermatuko duen tresna.

Euskara Planaren helburu nagusia erabilera areagotzea izango da. Horri begira, Planak lortu behar du erakundeak nahiz enpresak bere kulturan eta sistematikan integra dezaten.

Enpresaren neurrira eginik eta emaitzak epe laburrean lortzea xede, bitarte ertain-luzerako ildo eta helburu nagusiak zehazten ditu Euskara Planak, eta ekintza plan estrategikoa ezartzen du.

  • Erakundearen egoera soziolinguistikoaren azterketa eta diagnosia.
  • Helburu nagusien aukeraketa: ardatzen eta mailen lehenespena.
  • Euskara Planaren inplementazioa.
  • Urterik urteko Euskara Planaren ebaluazioa.

Ulibarri Euskaltegiak laguntzen dizu adierazitako irizpideak argi eta garbi finkatzen, enpresak lehenetsitako hizkuntza-helburuari modu egokian erantzuteko. Euskararen erakargarritasuna lantzen dugu modu egokian proiektatzeko.

Erakunde Publikoentzako aholkularitza

Administrazioarekin lotutako agente eta erakundeekin egiten dugu lan, euskararen erabilera eta ezagutza sustatu eta normalizatzea helburu.

Erakunderako Euskara Planaren lehentasunezko helburuak eta eragin eremuak identifikatzen laguntzen dugu, gerora plana bera diseinatu eta inplementatzeko.

  • Erakundeetan Euskararen Erabilera Planaren diagnosia, diseinua eta inplementazioa burutzen ditugu.
  • ESEP - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana bideratzen dugu.

Ulibarri Euskaltegiak gauzatzen diren jardueren eraginkortasuna neurtzen lagunduko du, euskara planaren aldioroko ebaluazioa eginez. Erakundean euskararen presentzia eta erabilera handitzen laguntzea dugu xede. Erakundearen euskara eskuratzeko prozesu osoan bidelagun.

Itzulpenak

Orotariko Itzulpen zerbitzua dugu: gidak, katalogoak, iragarkiak, administrazio idazkiak... Baita itzulpen teknikoak ere: txostenak, eskuliburuak, material didaktikoa, zientifikoa...

Kalitatezko lana bermatzen dugu. Hizkuntzaren zuzentasunari ez ezik, komunikagarritasunari eta adierazkortasunari ere erreparatzen diegu, bereziki.

Bezeroaren beharrei modu azkar eta eraginkorrean erantzuten diegu.

Trebakuntza

Lan esparruaren eginkizunetan eta behar komunikatiboetan sakontzea du xede euskararen trebakuntzak. Aintzat hartzen ditugu lanaren berezitasunak, euskararen ezagutzan zein erabileran sakontzeko. Neurrira prestatutako programa dugu euskararen trebetasunak landu, hizkuntza aberasteko baliabideak jorratu nahiz laneko dokumentu eta gaiak egoki garatzeko. Goi-mailako ikastaro hauetan hizkuntza plangintza berezia duten arloak lantzen ditugu, euskal hiztunak beharrezkoak dituen eredu eta edukiak “ad hoc” diseinatuta.

Euskalduntze-Alfabetatzea

Ulibarri Euskaltegian hainbat aukera dituzu euskara ikasteko. 40 urte baino gehiagoko ibilbidea izanda, aurrez aurreko ikastaroetan, autoikaskuntzan eta online prestakuntzan adituak garenez, ikasleriaren beharrei ondoen egokitzen zaien metodologia hautatzen dugu. Euskalduntze prozesuan helburu komunikatiboa dugu xede, idatziz zein ahoz. Horretara bideratuak ditugu euskalduntzearen maila guztiak, alegia, hizkuntzaren normalizaziora. ISO 9001 kalitate araua eta bikaintasun ereduak ditugu erreferente nagusi. Gure baliabideak ugari dira: irakasle talde aditua, geure material didaktikoa, ikus-entzunezko sistema egokiak eta azpiegitura berriztatuak, e.a.