...

Tituluak (probak)

  • Euskaltegian matrikulatuta egoteak aukera ematen du HABEren tituluak eskuratzeko, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta.
  • Informazio eguneratuta HABEren web-orrian argitaratuko da: www.habe.euskadi.eus

A1, A2 eta B1 gaitasun-mailak ebaluazio jarraituaren bitartez egiaztatzeko baldintzak:

  • Oro har, ikasleak 50 ikastordu gutxienez hartuak izan beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ikastordu gutxienez.
  • Aurrez aurreko ikasjardunean, emandako ikastorduen % 75 gutxienez hartuak izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintza-saioetan, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5 gutxienez.
  • Maila gainditua beharko du izan (maila egiaztatzeko bukaerako proba gainditua) eta ikastaroaren hasieran abiapuntuak, gehienez, maila gainditzekoa baino bat gutxiago izan beharko du. (Ebaluazio-datak Probak eta ebaluazioak dokumentuan, modulukako tauletan, zehaztuta daude).

Deialdi itxian parte hartzeko baldintzak B2, C1 eta C2 mailei dagokienez:

  • B2 ETA C1 MAILAK
  • Euskaltegian matrikulatuta egotea 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  • Ikasleak 30 ikastordu gutxienez hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, 15 ordu online, tutoretza 1 eta 3 talde-saio gutxienez. Iraileko ikastaroei dagokienez, B2 eta C1 ikastaroetan lehenengo egunetik hasten diren ikasleek soilik izango dute aukera maila aitortzeko proba egiteko.
  • 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan euskaltegian gainditua izan beharko du egiaztatu nahi den maila 2018ko martxoaren 23rako, lehen deialdian; eta 2018ko irailaren 6rako, bigarren deialdian.
    C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta ezarritako datarako maila gainditu ez duenak B2 mailara aurkezteko aukera izango du, baldin eta ezarritako epean azpimaila bat gainditu badu (abiapuntua B2B2 izanda, C1B2 gainditu badu).
    Idazmenean 15 puntura iritsi ez, baina 13 puntu gutxienez lortzen dituen ikasleak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da 13 puntu gutxienez ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko. 1. deialdian konpentsatu ez badu, ez zaio idazmen-probaren emaitza gordeko 2. deialdirako.
  • Izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ebazpena atera eta handik hilabetera emango du argitara HABEk, www.habe.euskadi.eus atariaren bidez. HABEko matrikula martxo/apiril aldera izaten da lehenengo deialdirako eta irail aldera bigarren deialdirako.
  • C2 MAILA
  • Euskaltegian matrikulatuta egotea 2016ko urriaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  • Urritik ekainerako ikastaroetan ikasleak gutxienez 30 ikastordu gutxienez hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, 15 ordu online, tutoretza 1 eta 3 talde-saio gutxienez.
  • 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan euskaltegian gainditua izan beharko du egiaztatu nahi den maila 2018ko martxoaren 23rako lehen deialdian; eta 2018ko irailaren 6rako bigarren deialdian.
    Proiektua euskaltegiak ontzat eman ondoren, hurrengo bi deialdietan (2018ko bi deialdietan) baliatu ahal izango du azterketariak, eta entzumen- eta irakurmen-probak gaindituz gero, emaitzak gordeko zaizkio dagozkion hurrengo deialdietarako. 2016-2017 ikasturtean euskaltegiak proiektua ontzat eman, eta oraindik maila egiaztatu ez duten ikasleek ikasturte horretako ebazpenean aitortutako hurrengo deialdietan parte hartu ahal izango dute.
  • Izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ebazpena atera eta handik hilabetera emango du argitara HABEk, www.habe.euskadi.eus atariaren bidez. HABEko matrikula martxo/apiril aldera izaten da lehenengo deialdirako eta irail aldera bigarren deialdirako.

Deialdi irekia

habe

HABEk 2018ko irailean B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko azterketa-deialdi irekia egingo du interesaturik dauden herritar guztiei zuzendua.
Informazio gehiago jasotzeko, klikatu hemen.

heoi

Hizkuntza Eskolako A2, B1 eta B2 azterketetara libreki aurkeztu ahal izango da ikaslea. Orain arteko deialdietan oinarrituta, Hizkuntza Eskolako matrikula otsail aldera izaten da. Informazio gehiago jasotzeko, klikatu hemen.

logo_ega

EGA azterketara libreki aurkeztu ahal izango da ikaslea, matrikula-epea urtarrilaren hasieran izaten da 1. deialdirako eta ekainaren bukaeran 2. deialdirako. Informazio gehiago jasotzeko, klikatu hemen.