...

Tituluak (baldintzak)

  • Euskaltegian matrikulatuta egoteak aukera ematen du HABEren tituluak eskuratzeko, betiere HABEk ezarritako baldintzak beteta.
  • Informazio eguneratuta HABEren web-orrian argitaratuko da: www.habe.euskadi.eus
  • Hauexek dira 2019. urteko HABEren ebazpenean zehaztutako irizpide nagusiak:

HABE. A1, A2 eta B1 mailakĀ EBALUAZIO JARRAITUARENĀ bitartEz egiaztatzeko baldintzak:

  • Oro har, ikasleak 50 ikastordu gutxienez hartuak izan beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ikastordu gutxienez.
  • Aurrez aurreko ikasjardunean, emandako ikastorduen % 75 gutxienez hartuak izatea; eta autoikaskuntzan, berriz, mintza-saioetan, ikastaroaren guztizko ordu teorikoen % 7,5 gutxienez.
  • Maila gainditua beharko du izan (maila egiaztatzeko bukaerako proba gainditua) eta ikastaroaren hasieran abiapuntuak, gehienez, maila gainditzekoa baino bat gutxiago izan beharko du. (Ebaluazio-datak Probak eta ebaluazioak dokumentuan, modulukako tauletan, zehaztuta daude).

HABE. AZTERKETA-DEIALDI ITXIAn parte hartzeko baldintzak B2, C1 eta C2 mailei dagokienez:

  • Ikasleak 30 ikastordu gutxienez hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, 15 ordu online, tutoretza 1 eta 3 talde-saio gutxienez. Iraileko ikastaroei dagokienez, B2 eta C1 ikastaroetan lehenengo egunetik hasten diren ikasleek soilik izango dute aukera maila aitortzeko proba egiteko.
  • Euskaltegian matrikulatuta egotea 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  • 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan euskaltegian gainditua izan beharko du egiaztatu nahi den maila 2019ko martxoaren 25erako, lehen deialdian; eta 2019ko irailaren 5erako, bigarren deialdian.
  • HABEko matrikula martxo/apiril aldera izaten da 1. deialdirako eta irail aldera 2. deialdirako.
  • C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta ezarritako datarako maila gainditu ez duenak B2 mailara aurkezteko aukera izango du, baldin eta ezarritako epean azpimaila bat gainditu badu (abiapuntua B2B2 izanda, C1B2 gainditu badu).
  • B2 eta C1 mailetako idazmenean 15 puntura iritsi ez, baina 13 puntu gutxienez lortzen dituen ikasleak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da 13 puntu gutxienez ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko. 1. deialdian konpentsatu ez badu, ez zaio idazmen-probaren emaitza gordeko 2. deialdirako.
  • Ahozkotasuna neurtzeko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere, egitekoaren testuinguruari hala badagokio.
  • Izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ebazpena atera eta handik hilabetera emango du argitara HABEk. Izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, horretarako ezarritako epearen barruan. Matrikula bakoitza maila baterako eta deialdi bakar baterako izango da. Bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere matrikula egin beharko du.
  • Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango du argitara HABEk www.habe.euskadi.eus atarian maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.
  • Matrikula egin eta gero, HABEK egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez.
  • HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.
  • Berariazko egoerak: Gaitasun-proba berariazko beharretara egokitu ahal izateko, azterketariak eskaera egin beharko dio HABEren lurralde-arduradunari, azterketaldirako matrikula egiteko garaian, desgaitasuna agiri ofizialez zurituta eta zer egokitzapen behar duen azalduta.

Deialdi irekia

habe

HABE. Irailean B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko AZTERKETA-DEIALDI IREKIA egingo dela aurreikusten da, interesaturik dauden herritar guztiei zuzendua.

heoi

HIZKUNTZA ESKOLA. A2, B1 eta B2 azterketetara libreki aurkeztu ahal izango da ikaslea. Orain arteko deialdietan oinarrituta, Hizkuntza Eskolako matrikula otsail aldera izaten da.

logo_ega

EGA. Libreki aurkeztu ahal izango da ikaslea. Orain arteko deialdietan oinarrituta, EGAko matrikula urtarrilaren hasieran izaten da.