...

2018 Uda

Trinkoak Bilbon - Maila guztiak (C2 izan ezik)

EKAINA
1etik 28ra
08:30-14:00
240€
UZTAILA
2tik 27ra 
08:30-14:00
ABUZTUA
1etik 30era ( 15a eta 24a jai)
08:30-14:00
IRAILA
3tik 28ra
08:30-14:00 / 15:30-21:00

C2 mailako trinkoa Bilbon (C2 azterketa prestatzeko)

IRAILA
3tik 27ra, astelehenetik ostegunera
17:00-21:00
310€

MATRIKULA ORRIA

Barnetegiak Arantzazun - B2 eta C1 mailak

UZTAILA
16tik 28ra
08:30-14:00 Bazkaria 16:00-19:00
HOTELEAN PENTSIO OSOAN 580€
ABUZTUA
Uztailaren 30etik abuztuaren 11ra
13tik 25era

MATRIKULA ORRIA

Autoikaskuntza hiru hilabetez - Maila guztiak (C2 izan ezik)

UZTAILA
Astearte, asteazken eta ostegun
09:00-13:00 / 16:00-20:00
360€ (100€ itzuliko dira orduak betez gero)
ABUZTUA
ONLINE bakarrik
IRAILA
Astearte, asteazken eta ostegun
09:00-13:00 / 16:00-20:00
*Uztailean eta irailean ordubeteko tutoretzak eta talde-saioak astero; abuztuan online bakarrik.

Autoikaskuntza online bakarrik - Maila guztiak (C2 izan ezik)

ONLINE BAKARRIK (HABEk ez homologatua)
155€

MATRIKULA ORRIA

Gure ikasleen % 98k gomendatzen gaitu

Maite deitzen naiz eta Iruñekoa naiz. Iaz lagun batek hitz egin zidan bere euskaltegiko esperientziaren gainean eta horren eskaintzei buruz, beraz, probatzea erabaki nuen.

Euskaltegira iritsi nintzenean ez nekien euskara, baina urte batean asko ikastea lortu dut eta orain euskaraz komunika naiteke. Gainera, euskaltegiari esker langabezian egoteagatik egunero 5 ordu 9 hilabetean zehar dohainik ikasi ahal izan dut.

Nire eskarmentua Ulibarri Euskaltegian oso ona izan da. Giroa oso ona baita eta irakasleak ere oso profesionalak baitira. Nahiz eta egunero klaseak 5 ordu iraun, oso entretenigarriak izan dira, eta bai idazmena, bai ahozko praktika asko egin dugu. Laburtzeko, datorren urtean hemen ikasiko dut berriro. Eman didazuen arretagatik eskerrik asko!

Maite Gay Palacios – 35 urte
Ahaleginak bere emaitza ekarri du, B2 maila lortu dut. Oso pozik eta harro nago Ulibarrin lortu dudan euskara mailaz. Lagun eta aukera berriak ditut orain, itzela da!
Joserra Gonzalez Borao – 48 urte

Ulibarri betidanik ezagutu dut, nire nebak eta ezagutzen dudan hainbat pertsonak zeuekin ikasi dute. Emaitza beti ona izan da eta nik ere edonori gomendatuko nioke gertutasunagatik, ordutegien eskaintza zabalagatik...

21 urte izanda, ez dakit heldutasunagatik edo beharragatik, euskara era egokian ikasi ondoren, egunean zehar gero eta gehiago erabiltzen dudala onartu behar dut. Hori horrela izateaz harro nago, aurrerapen handia nabaritu dut.

Gainera, gure hizkuntzaren zuzenketa eta aberastasuna zein garrantzitsuak diren ikasi dut; euskara benetan zabala eta interesgarria da.

Hurrengo kurtsorako, HABE3 lortuta edo ez, euskaraz mintzatzen jarraituko dut. Mintza taldeetan, autoikaskuntzan edo izan ditudan irakasleekin harremanetan jarraitu nahi nuke ikasi dudana galdu ez dezadan.

Nora Melero Lamas – 21 urte

Nahiz eta kurtso erdian sartu, nire ustez, asko ikasi dut eta gustura sentitu naiz.

Jendea oso jatorra da, eta horrek egiten du klaseak hain gogorrak ez izatea.

Uste dut egunero egiten dugun lana gogorra dela, baina azkenean merezi duela eta oso prestatuta ateratzen gara azterketarako.

Iker Monsalve Massana – 16 urte