...

Argibideak

  • Ikastaldeak 9 pertsonakoak gutxienez izan behar dira.
  • Txandaka etortzeko (lana dela-eta) ikasturte hasieran egin behar da eskaera bulegoan.
  • Egutegia orri honetan izango da.
  • Irakasleak bertaratutako orduak jasoko ditu. Justifikatu beharrekoa dagokion tokian jakinarazi beharko du ikasleak (IRALEko ikasle liberatuek irakasleari emango dizkiote justifikanteak).
  • 18 urtez beherako ikasleen legezko tutoreek informazioa eta datu akademikoak jaso nahi izanez gero, eskaera egin beharko dute bulegoan.
  • Nork bere datu akademikoak habe.euskadi.eus web-orrian ikus ditzake ikaslearen sarbidetik, erabiltzailea eta pasahitza sartuta (aldatu ez baduzu, NA zenbakia letra gabe sartu behar duzu bietan).
  • Ordaintzeko modua: helbideratzea edo transferentzia. Kutxabank ES86 2095 0000 74 5060001101
  • Astean 10, 7,5, 6 edo 5 orduko ikastaroak eta C2 online: bigarren epea abenduaren lehenengo astean ordaindu beharko da; urtarrilean hasita, berriz, bigarren zatia otsailaren azken astean.
  • Astean 20 orduko ikastaroak: hiruhilekoa bi epetan ordainduz gero, bigarren zatia hasi eta lau astera ordaindu beharko da; ikasturte osoa ordainduz gero, bigarren zatia abenduaren bigarren astean ordaindu beharko da.
  • Udako ikastaroak: epe bakarrean ordaindu beharko dira.
  • Autoikaskuntza: 9 hilabeteko ikastaroa bi epetan ordain daiteke, bigarrena otsailaren erdialdean. 4 hilabeteko eta udako ikastaroak epe bakarrean ordaindu beharko dira.
  • Enpresak: enpresak zuzenean ordainduko dio Ulibarri Euskaltegiari.
  • Ikastetxeak: taldea ikastetxeak kontratatzen badu, ikastetxeari ordaindu beharko dio ikasleak. Bestela, zuzenean Ulibarri Euskaltegiari.
  • Ikaslea lehenengo 3 egunetan baja izanez gero, ordaindutako diru kopuru osoa itzuliko zaio (barnetegiaren kasuan, ikastaroari dagokiona gordeko da, baina mantenuari dagokiona ez); autoikaskuntzaren kasuan, ikaslea ikastaroaren lehenengo astean baja izanez gero.
  • Baja bulegoan jakinarazten denetik jasotzen ez diren eskola-orduen araberako kopurua ikasturte bukaerara arte (irailera arte) gordeko da. Ikastaroaren erdialdetik aurrerako bajen dirua ez da gordeko.
  • Ikasturte osoa ordaindu duena abenduan baja bada, 2. zatiari dagokiona bueltatuko zaio.
  • Enpresak: euskaltegiak ez du matrikula itzulketarik egingo.
  • Ikastetxeak: taldea ikastetxeak kontratatzen badu, ez da matrikula itzultzerik aurreikusten. Ikasleak zuzenean Ulibarri Euskaltegiari ordaintzen badio, lehenengo bi puntuak hartuko dira kontuan.

Informazioa hemen.

Informazioa hemen.
  • PROBAK: hasierako diagnosi-proba, tarteko proba eta maila bukaerako proba egingo dira (maila-arduradunek zehaztuak). Salbuespenak:
  1. Hasierako diagnosi-proba. Azken 2 hilabeteetan gurean aritu bada, aitortutako maila onartu ahal zaio; azken 2 hilabeteetan beste euskaltegi batean aritu bada, ibilbidea onartu ahal zaio; titulu ofiziala edota baliokidea badu, onartu ahal zaio. Kasu hauetan irakasle berriak berretsiko du ala ikasleari diagnosia egingo dio.
  2. Tarteko proba. Kasu hauetan ez da behar: ikasleak A1A0 eta A2A1 abiapuntua duenean; beranduko alten kasuan, taldearen ebaluazio-datek aukerarik ematen ez dutenean; HABEren 1. deialdiari begira, B2, C1 eta C2 mailetan ebaluazioa martxora aurreratzen denean; ordu gutxiko moduluetan (Probak eta ebaluazioak dokumentuan, modulukako tauletan, zehaztuta).
  3. Probarik egin nahi ez duen ikasleak idatziz uko egin beharko du.

 

  • Maila bukaerako proba gainditu behar da maila aitortzeko (gainditzeak ez du esan nahi maila gainditu duenik, suspentsoa argudiatzeko klaseko lanak dira beharrezkoak). Ebaluazio jarraituko maila bukaerako probaren idazmena eta mintzamena taldeko irakasleak eta beste irakasle batek ebaluatuko dituzte (zehaztutako astean).

_____________ 

  • EBALUAZIOAK (HABEren plataformara notak igo): maila egiteko ordu kopurua betetzen denean edota ikastaroaren bukaeran egingo dira. Tarteko proba egiten denean, tarteko ebaluazioa egin daiteke ikasleren bati maila aitortzeko (abiapuntu-maila ezberdinak izan daitezkeelako). Horretarako, mailaren bukaerako proba erabiliko da.

 

  • Ebaluazio-probak zein astetan egingo diren ikasturte hasieran jakinaraziko die irakasleak ikasleei. Ebaluazio-datak Probak eta Ebaluazioak dokumentuan zehaztuta daude, modulukako tauletan. Euskaltegiak aurreikusitako ebaluazio-datak alda ditzake kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera.

 

  • B2, C1 eta C2 mailak ebaluazio jarraituaren bitartez egiaztatzen ez diren bitartean, ebaluazioa martxoan egingo da HABEren lehenengo deialdiari begira eta irailaren lehenengo egunetan bigarren deialdiari begira.

 

  • B2, C1 eta C2 mailetako entzumena eta irakurmena: HABEk onartuko du euskaltegiak trebetasun horietan ezarritako emaitza. Horretarako, maila egiaztatzeko egindako bukaerako probaren kalifikazioak erabiliko dira. BECen ez dira trebetasun horiek egingo.

 

  • Lehen deialdian entzumen- eta irakurmen-probak soilik gainditu dituen ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta beraz, idazmen- eta mintzamen-probak soilik egin beharko ditu. Halaber, idazmeneko proba ere gaindituko balu, mintzamen-proba soilik egin beharko luke bigarren deialdian.
  • Ebaluazio jarraituaren bidez mailaren bat egiaztatu duen ikasleak lau garai izango ditu ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko: lehenengoa, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ikastaroak bilduko dituena; bigarrena, urriaren 1etik martxoaren 31ra bitartekoak bilduko dituena; hirugarrena, urriaren 1etik ekainaren 30era bitarteko ikastaroak bilduko dituena; eta laugarrena, uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak bilduko dituena. Ikastaroa aipatu datetarako bukatuta egon beharko da. Ziurtagirien eragin-datak ebaluazio-garai bakoitzeko urtarrilaren 30a, apirilaren 30a, uztailaren 30a eta urriaren 30a izango dira.
  • Azterketa gaindituta (BEC), mailaren bat egiaztatu duen ikasleak, azken emaitzak atera ondoren eska dezake ziurtagiria HABEren web-orrian.
  • Tituluen eskaera habe.euskadi.eus web-orrian egin beharko da, Sarbidean klik eginez.
  • A1, A2 eta B1 mailei dagokienez, ikasleak ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko dagokion garaia bukatu eta bost laneguneko epean ikusi ahal izango ditu asistentzia eta lortutako maila. Ados ez badago, euskaltegiaren aurrean erreklamatu ahal izango du HABEk www.habe.euskadi.eus web-orrian zehaztutako egutegian adierazitako hiru laneguneko epean. Idatziz eta euskaltegira igorriko dira postaz (Gardoki, 3 - Bilbo). Honako datu hauek agertu behar dira: izen-deiturak, jakinarazpenerako helbidea, nortasun-agiria, egiten duen eskaera edo erreklamazioa, egiaztatze-maila, data eta sinadura. Euskaltegiak hurrengo bost laneguneko epean erantzun beharko dio. Ados ez badago, HABEren aurrean jarri ahal izango du erreklamazioa dagokion garaiko agirien eragin-dataren ondorengo bost lanegunetan. Erreklamazioaren erantzunaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da HABEren zuzendariaren aurrean.

  • B2, C1 eta C2 mailei dagokienez, interesdunak entzumen- eta irakurmen-proben gainean erreklamazioa aurkez dezake. Horretarako, probak burutu eta gehienez ere hurrengo bost lanegunetan euskaltegiak kalifikazioak emango dizkio. Azterketariak hurrengo hiru egun baliodun izango ditu erreklamazioa aurkezteko, eta euskaltegiak, beste hiru erantzuteko. Interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean, eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, entzumen- eta irakurmen-proben gaineko erreklamazioaren erantzunarekin ados ez badago, edota idazmen- eta mintzamen-probei dagokienez, prozeduran edota emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu. Erreklamazioak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia atera edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak, emaitza orokorrak onartu baino lehen ebatziko dira. Halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEn behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean.

  • Erreklamazioak HABEren aurrean zein gora jotzeko errekurtsoak helbide honetara igorriko dira: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia.

Informazioa hemen.

  • Oro har, informazio ofiziala HABEk argitaratuko du bere web-orrian: habe.euskadi.eus.

  • Ikaslea dagokion informazioa lortzearen erantzule izango da. Euskaltegiak bere esku dagoen guztia egingo du ikasleari informazioa lortzen laguntzeko; hala ere, informazioa lortzea ikaslearen ardura da.

  • Euskaltegiak informazioa ohar-tauletan eta gure web-orrian dagoen Berriak atalean jarriko du. Halaber, posta elektronikoz bidaliko du bulegoa@ulibarri.eus helbidetik zure matrikula-fitxan adierazitako helbidera.

Iradokizun-orriak ikasgela guztietan zein sarrerako iradokizun-kutxaren ondoan daude, baita hemen. Kexak edo iradokizunak idatziz egin beharko dira.

  • Kultur ekintzak ikaste prozesuaren parte dira, parte garrantzitsua, euskaraz aritzeko aukera eman ez ezik, euskal kultura ezagutzeko eta bizitzeko bidea eskaini ere egiten digute eta. Kultura arduradunak hilero antolatuko ditugun kultur ekitaldiak helaraziko dizkio ikasleari irakaslearen bitartez edo ohar-taulen bidez.

 

  • Mintzakide programaren bidez bikoteak edo hirukoteak antolatu nahi ditugu astean behin ordubetez euskara praktikatzeko. Horren inguruko informazioa ulibarri.eus web-orrian dago, Zerbitzuak atalean.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, otsailaren 25eko 2/2004 Legeak eta, pertsona fisikoen babesa eta beren datu pertsonalen tratamenduaz eta datu horien zirkulazio libreaz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Gardoki, 3 – 48008 – Bilbo helbidea duen Ulibarri Euskaltegia KEk kudeatuko dituela. Datuen tratamenduaren helburua ikasleen kudeaketa zein euren ikas-prozesuaren garapena eta kontratatutako hezkuntza zerbitzuak ematea da, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak araututakoa betetzeko eta interesdunak emandako onarpenarekin. Datuak epe zehatzik gabe gordeko dira, aipatutako helburua lortzeko beharrezkoak edo bereizleak diren bitartean edo interesdunak kontrakorik adierazten ez duen bitartean.

Datuak HABE erakundeari helaraziko zaizkio, erakunde honek Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearen arabera ikasleen kudeaketa, euren ikas-prozesuaren garapena, HABEren gaitasun-mailen egiaztapena, ikasleen diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta udalek xede berberarekin izan ditzaketen datuekiko erkaketa eta euskalduntzearen arloarekin lotutako kanpainei edota programei zein baliabideei buruzko informazioaren edo asebetetze-galdetegien bidalketak egin ditzan.

Interesdunak datuen tratamenduaren arduradunaren aurrean fitxategian sartu, zuzendu, deuseztatu, tratamendua mugatu, garraiatu eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzake. Halaber, bere adostasuna baliogabetzeko eskubidea du. Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean ere erreklamazioa aurkezteko eskubidea du.

Interesdunak datuen babesari buruzko informazio gehigarria zentroan edo ondoko helbide elektronikoan eskura dezake: www.ulibarri.eus.

Datu hauek gorde daitezke euskaltegian, etorkizunari begira, informazioa bidaltzeko. Jaso nahi ez baduzu, jakinaraz iezaguzu.

Ulibarri Kulturak antolatutako ekitaldietan argazkiak edo grabazioak egin daitezke, betiere, helburu didaktiko nahiz sustapen-helburuekin Ulibarri Euskaltegiak kudeatutako web, blog, sare sozial edo katalogoetan. Agertu nahi ez baduzu, jakinaraz iezaguzu.

Lanean ari naizen enpresak burutuko dudan ikastaroa kudeatu edota ordainduko balu, baimena ematen diot Ulibarri Euskaltegiari nire datu akademikoak enpresari jakinarazteko.

18 urtez beherako ikasleen legezko tutoreek informazioak eta datu akademikoak jaso nahi izanez gero, eskaera egin beharko dute bulegoan.

Irakurri ditut nire datuen tratamenduarekin eta lagapenarekin lotuta goian aipaturiko baldintzak onartzen ditut (ezinbestekoa da matrikula egiteko).

Jakinarazi didate matrikulari dagokion informazioa www.ulibarri.eus web-orrian dagoela, Argibideak atalean.