Foru liburutegira bisita gidatua

“Liburutegien Eguna” ospatzeko, ez ohiko bisita izango da eta publikorako itxita dauden hainbat zonalde bisitatuko ditugu: liburu-gordailua eta kristalezko kuboa, besteak beste. Ez galdu Bilboko eraikin esanguratsuak ezagutzeko aukera!

 

​Goizez: ​ ​Urriaren 26​an​ eta 27an​, 11:00etan.

​Arratsaldez: ​Urriaren 26an​ eta 27an, 1​9​:00etan.​

​Talde kopuru mugatua izango da; beraz, interesa duzuen guztiek izena eman lehenbailehen. (kultura@ulibarri.eus)