Aste Santuko Postala

Aste Santua ate joka dugun honetan, urrunera joateko aukerarik izango ez dugun arren, ez dezagun umorea gal!
Etxeko txokoan jai egun hauetan zer plan duzun ezagutzeko propio prestatu dugu… Aste Santuko Postal Lehiaketa!Aste Santuko oporrak zelan pasatuko dituzu? Zer egiteko asmoa duzu? Non ibiliko zara, sukaldean, logelan, egongelan?

Ikusi gure hiru irabazleak zertan ibili diren Aste Santuan, zorionak hiruroi!Enkarni Miguel, Susana Uranga eta Itxaso Del Olmo

Orain gure momentua da erlaxatzeko baita zaintzeko ere. Horretarako …ezin hobea duzue “Spatucasa”. 
Nahi izatekotan mota guztietako aktibitatetan parte hartuko duzue …prest zaudete??…..
Enkarni Miguel

Konfinamendu honen alde ona, familian gauzak berriro egitea da, eta gainera euskaraz.
Susana Uranga

Kaixo, Ulibarri!!!

Hona hemen zer egiten ibili naizen ni Aste Santuan: etxetik irten ezin, eta erratz hegalariarekin praktikatzen! 
Metro erditxo baino ez dut egin gora; ez da izan nahiko hesia gainetik pasatzeko. Beste pare bat aste koarentenan eta baietz lortu!
Laister arte!!!

Itxaso Del Olmo