Agate Deuna koplak

Euskal Herriko herri eta auzoetan kalean ibiltzeko ohitura dugu etxez etxe kantuan Santa eskean. Ulibarri euskaltegian ere tradizioari jarraituz, kantatzeari ekin diogu, otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan.
Makilak eskuan hartu, ondo berotu ahotsak eta Agate Deuna koplak lagun artean kantatu ditugu.
“Aintzaldu daigun Agate Deuna,
bihar da ba Deun Agate…”