ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA ULIBARRI EUSKALTEGIAN

1. Euskal luntxa.
Euskararen Eguna ospatzeko euskal luntxa izango dugu
astelehenean, abenduak 3, euskaltegian, ikasle guztientzat.

Atsedenaldi txikitxo bat hartuko dugu eskola bitartean, lagun giroan hitz egin eta zizka-mizka goxoak dastatzeko.
Luntxera bertaratzeko txandak antolatuko ditugu. Erantsitako fitxategia ikusi. 👇

2. Sinadura liburua.
Euskararen aldeko esaldi originalen lehiaketa.

Ikasleen sinadurak biltzeko liburua prest izango dugu egun horretan.
Horrela, urterik urte EUSKARAREN ALDEko sinadura-bilketa egingo dugu.

Sinadurarekin batera, euskararen aldeko esaldirik originalenak sarituko ditugu.
Beraz, animatu ikasleak parte hartzen eta has daitezela esaldia pentsatzen 🤔🤔

Ez hutsik egin! Astelehenean hitzordua duzue euskaraz hitz eginez Euskararen Eguna ospatzeko.

Eskerrik asko guztioi,