...

1975. urtetik

Ulibarri Euskaltegia 1975. urtean sortu zen. Euskal Herriko lehen euskaltegi profesionala.

Bilboko erdigunean

Abando eta Moyuako metro geltokietatik 3 minutura. Bost solairu ditu eraikin berean.

Urtero 2.000 bat ikasle

Ikasle asko pasa da Ulibarritik eta ia guztiek (% 98k) gomendatuko lukete.

60 langile

Esperientzia handiko irakasle talde egonkorra dauka.

Kalitatezko zerbitzua

Ordutegi malgutasuna, irakasle onak, metodologia eta ikas-material propioak.

Ikasgela berriztuak

Mahai eta aulki berriak, ordenagailua ikasgela guztietan eta proiektorea hainbatetan.

Gure ikasleen % 98a gomendatzen gaituzte

Maite deitzen naiz eta Iruñekoa naiz. Iaz lagun batek hitz egin zidan bere euskaltegiko esperientziaren gainean eta horren eskaintzei buruz, beraz, probatzea erabaki nuen.

Euskaltegira iritsi nintzenean ez nekien euskara, bainaurte batean asko ikastea lortu dut eta orain euskaraz komunika naiteke. Gainera, euskaltegiari esker langabezian egoteagatik egunero 5 ordu 9 hilabetetan zehar doahinik ikasi ahal izan dut.

Nire eskarmentua Ulibarri Euskaltegian oso ona izan da. Giroa oso ona baita eta irakasleakere oso profesionalak baitira. Nahiz eta egunero klaseak 5 ordu iraun, oso entretenigarriak izan dira, eta bai idazmena, bai ahozko praktika ask egin dugu. Laburtzeko, datorren urtean hemen ikasiko dut berriro. Eman didazuen arretagatik eskerrik asko!

Maite Gay Palacios – 35 urte
Ahaleginak bere emaitza ekarri du, B2 maila lortu dut. Oso pozik eta harro nago Ulibarrin lortu dudan euskara mailaz. Lagun eta aukera berriak ditut orain, itzela da!
Joserra Gonzalez Borao – 48 urte

Ulibarri betidanik ezagutu dut, nire nebak eta ezagutzen dudan hainbat pertsonak zeuekin ikasi dute. Emaitza beti ona izan da eta nik ere edonori gomendatuko nioke gertutasunagatik, ordutegien eskaintza zabalagatik...

21 urte izanda, ez dakit heldutasunagatik edo beharragatik, euskara era egokian ikasi ondoren, egunean zehar gero eta gehiago erabiltzen dudala onartu behar dut. Hori horrela izateaz harro nago, aurrerapen handia nabaritu dut.

Gainera, gure hizkuntzaren zuzenketa eta aberastasuna zein garrantzitsuak diren ikasi dut; euskara benetan zabala eta interesgarria da.

Hurrengo kurtsorako, HABE3 lortuta edo ez, euskaraz mintzatzen jarraituko dut. Mintza taldeetan, autoikaskuntzan edo izan ditudan irakasleekin harremanetan jarraitu nahi nuke ikasi dudana galdu ez dezadan.

Nora Melero Lamas – 21 urte

Nahiz eta kurtso erdian sartu, nire ustez, asko ikasi dut eta gustura sentitu naiz.

Jendea oso jatorra da, eta horrek egiten du klaseak hain gogorrak ez izatea.

Uste dut egunero egiten dugun lana gogorra dela, baina azkenean merezi duela eta oso prestatuta ateratzen gara azterketarako.

Iker Monsalve Massana – 16 urte

Deialdiak

Hona hemen Ulibarriko blogen azken berriak

.

Urtetik

Ikasle

Irakasle

%k

gomendatzen gaitu

Ikastaro aukera

5

Solairu